Amaia 2011/02/14


Euskal Herrian tradizio luzeko jaiak dira Arastusteak, baina beren esanahia Erdi Aroan
aldatu zen, Elizak, naturaren gainetik jarriz, festa Garizuma aurrera pasatu zuenean
DURANTE EL CARNAVAL es imposible hacer en el PaísVasco otra cosa que bailar”, idatzi zuen Conde de Guichek 1671. urtean. Ia lau menderen ostean, oraindik ere neguko euskal jaien artean desiratuenak Inauteriak dira. Baina, nondik datoz liberazio esanahia duten festa horiek?
Ihauteak, Ihoteak edo Aratusteak mundu osoan zehar neguaren bukaera aldera ospatzen diren jaiak dira. Aratuste hitzaren jatorria haragi uztea ei da eta mundu osoan zehar erabiltzen den
"carnaval" hitzaren parekoena da. Izan ere, tradizio katolikoa duten lurraldeetan Garizuma aurretik egiten diren olgeta-egunak dira (bereziki Hausterre-egunaren aurreko igande, astelehen eta asteartean). Baina Inauterien esanahia ez da bera izan historian zehar.

Hasieran, gaur egun udaberria den garaian ospatzen zen; garai horretan hasten zen urte berria, eta ez urtarrilean, orain bezala. Horrela, urte zaharraren bukaera eta berriaren hasiera ospatzen zen jai hauekin.

Olentzero, Miel Otxin, Zanpatzar... eta beste hainbat pertsonaia erre egiten ziren. Urte zaharraren kutsadura kendu egin behar baitzen, garbitu, eta modu horretan egiten zuten,
hainbat pertsonaia errez, alegia. Erdi Aroan, berriz, Eliza naturaren gainetik jarri zen, eta Inauterien zentzua aldatu.
Elizak Bazkoari eman nahi izan zion garrantzia, Kristoren Pizkundeari.
Urtea hasten zen garaian jarri zuen Bazko eguna, hots, udaberrian.
Eta Inauteriak Garizuma aurrera pasa zituen. Horregatik, gaur egun Inauteriak ez dira ez urte hasieran, ez eguzkiaren ez ilargiaren egutegian ospatzen, urte hasiera bien tartean baizik.
Egunak aldatzeaz gain, Elizak Inauteriak berak ere aldatu zituen, lege gogorrak ezarriz. Jaiaren aitzakiaz gertatutako gehiegikeriengatik ez zituen begi onez ikusten. Estatu espainiarrean ofizialki debekaturik egon ziren Francoren diktadurapean.
Ondorioz, Inauteriek Eliza bera satirizatuko dute, jasaten duten errepresioari erantzunez, nolabait.

Gaur egun, Inauteriak maskara edo mozorro guztiak janzteko erabiltzen dira.
Batzuk aspaldiko elementu sinbolikoak gorde dituzten inauteri folklorikoak dira, eta,
beste batzuk, berriz, hiriko inauteri modernoak. Zalduondo, Tolosa, Ituren, Zubieta,
Lantz,Mundaka, Markina edota Zuberoako Maskaradak dira ospetsuenak gurean.
Deia-Ortzadar (2011/02/5)

‘Aratuste’ hitzaren jatorria haragi uztea ei da eta ‘carnaval’ hitzaren parekoa da.

Mundakako aratusteak
Mundakan, Igande Inauterian, gizon eta mutil talde handi bat kaleratzen da, musika jotzen eta abesten.
Zuri-zuri jantzita joaten dira guztiak, musika-bandaren zuzendaria izan ezik, azken honek soinean frak beltza eta kolore berdineko kapela eramaten baititu. Musikariek burko-azala janzten dute buruan, batzuetan aurpegia bistan utzita eta beste batzuetan aurpegia estalita; burko-azalean parpailek eratzen duten zirrikituetatik begiratzen dute aurpegia estalirik daramatenean. Aurpegia bistan daramatenek bibote eta papilote handiak pintatzen dituzte bere aurpegietan.

Antzina, kirruz egiten ziren hauen soineko zuriak, gaur egun edozein tela zurik balio du. Soinekoa aipatu arren, gona izaten da heuek daramatena, bi gainera. Bata ohi bezala jarrita eta bestea, burutik sartuta, atorrak balitz bezala. Hemendik datorkie atorrak izena.

Herriko kaleetan ibili ondoren, kantatu eta kantatu, portura abiatzen dira zuzendariaren gidaritzapean. Portuan, atril gainera igo eta banan-banan ilaran jartzen dira guztiak. Bertan egiten dute ekitaldirik ederrena. Urtero-urtero kantu berri bat asma­tzen dute egun honetarako eta kantatzeko orduan kantu berri honetaz gain(era), aurreko urteetako abestiak izaten dituzte kantagai. Abesti zahar gehienen letra oso bitxia da; gehienetan letrak ulertezinak dira. Hona hemen zatitxo bat adibide gisa:

“Moja budi tajua
Artatxorio lakua
Samurri rhudiantar
O cualquier txori zantar”.

Egun honetan Mundakan, beste herri batzuetan bezala, ogi-txigortuak jateko ohitura dago. Antzina, atorrak balkoietatik sukaldeetara sartu eta etxekoandreak pretatutako txigortuak lapurtzeko ohitura zegoen.

Azken urteotan ohitura berria sortu da Mundakan: lamiena. Lamia jantzita kaleratzen da neska talde bat egun berean.

Gutxika-gutxika ohiturak aldatzen ari dira eta emakumeek izan dute azken urteotan beren lekua Inauterietan.







. INAUTERIETAKO PERTSONAIAK.

http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1139932886

http://paperekoa.berria.info/plaza/2009-02-08/046/008/Iru%C3%B1ean_ere_badira_inauteriak.htm

http://www.euskomedia.org/bilatu?q=inauteriak&partialfields=fondo%3Aau%25F1amendi