Amaia 2013/03/19


. Joxe Mari IturraldeJimu ezizenaz ere ezaguna— (Tolosa, Gipuzkoa, 1951an) euskal idazlea da. Filologia Erromanikoa ikasi zuen. Ingelesezko irakaslea, margolari abangoardista, Euskal Literaturaren katedratikoa, hainbat genero jorratu du bere idazle bizitzan, batez ere haur eta gazte literatura.

. 1997an Bilbon, Bernardo Atxaga, Manu Ertzila, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiarekin batera "POTT" Banda Literarioa osatu zuen.
Pott Banda talde apurtzaile eta abangoardista bat zen, argitaletxe bat eratzeko asmoz sortua (1977-1980). Taldeko partaide gehienak gaur egungo kulturagintzako oso pertsonaia ezagunak dira, nor bere arloan eta joera politikoan; izan ere, ekimen hau amaitu eta gero bakoitzak bere bidea hartu zuen.
Aldizkariaren lehendabiziko zenbakia 1978an kaleratu zuten, Pott bandaren berriemailea izenburuarekin, eta guztira sei atera zituzten.

. Aldizkari, egunkari eta publikazio ugaritan idatzi izan du urtetan: ZEHAR aldizkarian, ARGIA aldizkarian, SAGUXARRA, AKADEMIA SEKRETUA, ...
Bestalde, liburu ugari euskaratu ditu beste hizkuntzatatik egindako itzulpenetan.
 
. Hainbat musikari eta abeslarirekin ere egin du lan zenbait proiektu musikaletan eta bere poemak hainbat abeslarik eta abesbatzak abestu eta grabatu dituzte.

. Bere lanak: KLIK.

. Joxemariri egindako elkarrizketa bat entzuteko aukera daukazu hemen: